2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Bai, Flashmob erraldoia egiteko eguna! Asko entsaiatu dugu (argazkia lekuko!) eta fenomeno ateratzen zaigu.

Abesti hau ere kantatuko dugu eta aspaldi ikasi bagenuen ere, ez zaigu gaizki etorriko bizpahiru aldiz abestea!



2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

GERNIKAKO ARBOLA

Oraindik unitatea bukatzeko dexente falta bazaigu ere, irteera egiteko eguna gertu dugu. Ostiraleak Gernikara joango gara!
Han ekintza desberdinak egingo baditugu ere,  Juntetxean Gernikako arbolaz gain, Iparragirreren gitarra eta abestiaren partitura ikusiko ditugu. Kantatu  ere egin beharko dugu, ala? Bideo honek bidez lehenengo zatia gutxienez erraz ikasiko duzu:


Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua



ESPAINIAKO PROBINTZIAK

Autonomia Erkidegoen izenak ikasi ondoren probintziak ikasteko unea iritsi zaizu. Oraingoan ere izenak eta mapan kokatzen jakin behar duzu eta mapa hauek lagunduko dizue zeregin horretan:

IZENAK IKASTEKO: PUZZLEA

Ikasi ondoren, IZENAK DAKIZKIZULA EGIAZTATZEKO


ONDO KOKATZEN dituzula egiaztatzeko


AUTONOMIA ERKIDEGOAK

Espainiako autonomia erkidegoen izenak eta kokapena ikasten lagungarri izango zaizkizue hiru helbide hauek:

PUZZLEA

IZENDATU

MAPAN KOKATU



2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

AROTZ-ENEA: AZKENEKO EGUNA

Dutxatu eta  ondo apaindu ondoren, zenbat dantza, salto eta brinko atzo gaueko diskotekan! Neka-neka eginda oheratu ginen eta goizean atzo baino gehiago kostatu zaigu ohetik jeikitzea. Nekea? Teilatuetako elurra?

Gosaldu ondoren  aldameneko herriraino, Aldatz,  joan gara eta gezurra badirudi ere eguzkitan egin dugu bidaia. Azkeneko orduak jolas egiteko aprobetxatu ditugu eta arratsaldeko hirurak jo orduko, trasteak hartu eta autobusean sartu gara.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea.






2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

AROTZ-ENEA. BIGARREN EGUNA - 2

Lo piska bat egin ondoren, dantzan eman diogu hasiera egunari. Makarrak kendu, aurpegia garbitu, pijama erantzi... eta gosaltzera jeitsi gara.

Aterik egin dugu mendi buelta! Gaurkoan kapa horiak motxilan geratu dira. Hau poza! Harrobia ikusi, pagadiaz gozatu, hainbat jolas egin eta azkar batean tripa betetzera iritsi gara. 

Arratsaldean bi tailer burutu ditugu: espresioa eta ukenduak (oparitxo bat daramagu). Ekintza asko egin arren denbora librerako geratzen zaizkigun tarteak ONDO aprobetxatzen ditugu.
Gauean diskoteka daukagu.: irrikitan gaude.





AROTZ-ENEA: BIGARREN EGUNA - 1



Bigarren egunari hasiera emateko arazo txikitxo batekin aurkitu gara;  Errauskinek izan zuen arazo bera, alegia.

12 bota berdin, beste horrenbeste oinetan sartu behar eta zein nori egokitzen zitzaion jakiteko, direnak eta ez direnak egin behar izan ditugu.


Begira - begira … Zer egin dezakegu Zuhatzan horrelakorik gerta ez dadin? Eman egurra iruzkinei!

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

AROTZ-ENEA: LEHENENGO EGUNA

Autobusetik urduri, baina ilusioz beteta jeitsi gara. Sarreran  etxe dotore honen historia bitxia ezagutu ondoren, monitoreek bertako arauak azaldu dizkigute eta gure trasteak antolatu ditugu.

Asko jolastu dugu: aretoan, frontoian, saskibaloiko kantxan, irudimen-txokoan (bertan antzerkiak egin ditugu)... eta oso ondo ibili gara.


Bazkal ondoren mendira joan gara. Jentilzulo izeneko kobazuloan saguzaharra ikusi dugu. Beste leizezulo batzuk ere ikusi ditugu; Eguzki-zulon desira bat eskatu dugu, baina ez diogu inori esan zein den, bestela ez dela beteko esan digutelako.





2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

HONDAKINAK KITTO!

Gaur Sasietakoen eskutik tailerraren 2. saioa burutu dugu. Jolasen bidez eta era atseginean, aurreko saioan landutako hiru pausoak sakondu ditugu oraingoan:  Hondakinak, MURRIZTU, BERRERABILI eta azkenik, BIRZIKLATU.
Ea etxekoen laguntzaz emandako aholkuak betetzen ditugun:
1- Egin erosketako zerrenda.
2- Erosi produktuak ontzi familiarretan.
3- Erosi produktuak soltean.
4- Erosi gehiegizko bilgarriak ez dituten produktuak.
5- Erosi behin eta berriro erabil daitezkeen produktuak.
6- Ez onartu behar ez dituzun plastikozko poltsak.
7- Produktuen bizi iraupena luatzen saia zaitez.










EUSKAL HERRIA: Probintziak eta hiriburuak

Euskal Herria lantzen hasteko errepasa ditzagun probintzien eta hiriburuen izenak mapa honetan klikatuz:


KONTINENTEAK ETA OZEANOAK

Inguruneko 2. unitatean geografiako hainbat kontzeptu ikasi beharko ditugu eta horretarako  mapa artean ibiliko gara. Ikastolan Irristalari joku interaktiboa lagungarri izango dugu; etxean, berriz interneten aurki daitezkeen hainbat joku erabiltzea proposatzen dizuegu. Hemengo hau gaztelaniaz egon arren, kontinenteen eta ozeanoen kokapena ikasteko erosoa izan daiteke.


ORIOKO BALEA

Gogoan al duzue lehengo astean ikasi beharreko bertsoa? Bideotxo honek lana erraztuko dizue!

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

ZER EGIN HONDAKINEKIN?

Hori da Sasieta mankomunitatekoen eskutik ikasten hasi garena. Asteazkeneko saioan garrantzitsuena MURRIZTEA dela, jarraian BERRERABILTZEA eta azken pausoa BERZIKLATZEA dela ikasi genuen. Astelehenean saio praktikoa izango dugu.