2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

MINERALOGIA ASTEA:URRELUR MUSEOA

Atzo goizeko bederatzitan ikastolan elkartu ondoren,  Urrelur museoa bisitatu genuen. Bertan hainbat mineral mota ikusi genuen, diamantea ere bazeukaten! Mineralez gain fosilak ere bazeuden eta bat oso polita zen. Museoan hainbat mineralen ezagutu genuen:  pirita, mika, aghata, geoda...
Beste gauza batzuk ere ikasi genuen: non lortzen ziren, zertarako balio zuten...
Azkenean asko ikasi eta oso ondo pasatu genuen.                                                                                                                             

Mineralogia astea: Mineraleen tailerra

 Azteazkenean, mineraleen  taierra egin aurretik  gure gidak esplikatu zigun ze propietate zituen mineral bakoitzak. Guri gogortasunaren kontua iruditu zitzaigun interesgarriena, izan er, Arrikrutzen ere aipatu ziguten gogortasun kontu hori.

1 - 10 bitarteko  mineralak, hau da, gogorrena 10 bada, hauek dira:
1. Talkoa
 2. Igeltsoa
3. Kaltzita
4. Fluorita
5. Apatitoa
6. Ortosa
7. Kuartzoa
8. Topazioa
9. Korindoia
10. Diamantea.

Beste propietate batzuk ere landu genituen: xaflakortasuna, propietate optikoak... Interesgarria benetan!.



MINERALOGIA ASTEA: Udaletxeko erakusketa

Atzo, Urretxuko udaletxean meatzaritzari buruz zegoen erakusketa ikustera joan ginen. Bertan Iñaki Irisarrik meategiei eta meatzariei buruz lortutako gauzekin egindako erakusketa zegoen. Erakusketan: umeen kaskoak, lanparak, liburuak, jantziak eta zapatak zeuden.



MINERALOGIA ASTEA: MEATEGIA

Atzo goizean herritik zehar ibilalditxo bat egitea pentsatu zuten irakasleek, mineralogia astea dela eta. 
Oso ondo pasatu genuen, meategian lehenengo gauza, gurekin ingeleseko probak egin zituen mutilarekin topo egin  genuen, Iñigo! 

Berak esanda gelako guztiak meategira sartzen joan ginen poliki-poliki, pertsona bakoitzak bi mineral hartu eta kanpoan zeuden mineralekin konparatu genituen, nola deitzen ziren jakiteko.

Amaitzeko, mineralei buruzko hitzaldi bat bota zigun Iñigok. Horren ondoren agurtu eta udaletxera joan ginen.

MINERALOGIA ASTEA : JUAN DE LIZARAZU

Asteazken goizean , mineralak eta fosilak ikustera joan ginen. Geroxeago, Juan de Lizarazu aretora joan ginen. Bertan mineralen koadro ikusgarriak ikusi genituen eta baita 3D deitzen zen asmakizun eder bat. 3D barruko minerala hartzen saiatu ginen, baina ezinezkoa zen.


ARANTZAZUN

Arrikrutzetik  Arantzazura joan ginen. Han museo bat zegoen eta gaur egungo artisten eskulturak ikusi genituen. Bazkaldu ondoren, baseliza ikustera joan ginen. Eraikuntza oso polita zen kanpotik eta barrutik. Esplikatu ziguten Oteiza, Chillida, Basterretxea, Lucio Muñozek etb.-ek egin zutela. Benetan interesgarria!


ARRIKRUTZ

Urriaren 14an autobus geltokian elkartu ginen goizeko bederatzietan Arrikrutzera joateko. Oinatirako bidea ondo joan zen.
 Interpretazio zentrura iritsitakoan, kobazuloari buruzko bideo bat ikusi genuen, baita apunteak hartu ere! Hamarretakoa jan eta Arrikrutz kobazulora joan ginen, han makarroi gela eta estalaktita eta estalagmita asko ikusi genituen. Ondoren bideo gelara bueltatu eta kobazuloaren mapa ikusi genuen.

2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

MUNDUKO SUMENDIAK

Hau da informatika saioetan prestatu duzen lan bikaina!


Bestalde, atzo Kilauea sumendia albiste izan da ETB-n. HEMEN ikus dezakezue bideoa.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

EZ ETSI

Hementxe duzue nik udara honetan egin dudan bideo klip-a. Hesian talderako da, Hegoak Astintzen deitzen den diska berrirako. Abestia Ez Etsi deitzen da.

<

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

LURPEKO URAK

Arrikrutzen bertatik bertara kanpo eragile baten lana (lurpeko urak) ikus ahal izan genuen, a zer kobazulo puska! Han ikasitakoa errepasatzeko aukera izango duzue txanela.net-eko animazio honekin:

(Klikatu irudian)



Ea GALDERA guztiak ondo erantzuten dituzunj!

LURRIKARAK

Animazio honekin barne eragileen lanketa bukatuko dugu. Klikatu irudian ikus ahal izateko!



Animazioa landu ondoren, ziur ondo erantzuten dituzula GALDERAK.

2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

NAZIOARTEKO ESPAZIO ESTAZIOA

Ostiralean Gravity pelikula ikusi ondoren jakinmin handia sortu zaigu ISS edo Nazioarteko espazio estazioaren inguruan.

Wikipediako artikulu honetan hainbat datu aurki ditzakegu:  HEMEN

NASAko helbide HAU gustukoa izango duzue!

Gainera behean delako estaziotik Lurra nola ikusten den ikus dezakegu:



Broadcast live streaming video on Ustream

SUMENDIAK

Sumendiei buruz lan polita egiten ari gara. Orain irudian klikatuz teoria piskat ikasteko aukera izango duzue.



TOLESTURAK ETA FAILAK

Irudian klikatuz bi kontzeptu hauek hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazioa aurkituko duzue.



Ea orain GALDERAK ondo erantzuten dituzun!

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

MENDI IRTEERA

Ostiralean bostgarren eta seigarren maila osoa Izazpira joan ginen.Izazpin animaliak zeuden.Izazpitik nahi zutenak Belokira joan ziren, gero Antiora joan ginen bazkaltzera, bazkaldu ondoren jolastera joan ginen.Eguna oso ondo pasatu genuen.

IRRISTAKETAN

Aurten gorputz hezkuntzan irristaketarekin hasi gara, bikain hari gara pasatzen! Bestela ikusi hurrengo argazkia. Ze txintxo aurpegia dugun eee!



2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

LURRAREN GERUZAK

Oraingoan ere errazago ikasi eta ulertuko duzue gelan landutakoa animazio honen bidez.

(Klikatu irudian)


Galdera HAUEI erantzunez zenbat ikasi duzun egiazta dezakezu.