2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala
2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea
AROTZ-ENEA: BIDEOA
Badira hiru aste... Arotz-eneara joan ginela.
Pasatutako une ederrak gogoratuko dituzue bideotxo hau ikusiz.
Pasatutako une ederrak gogoratuko dituzue bideotxo hau ikusiz.
2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena
ARRAKASTA ITZELA!
Izugarria izan zen! Dantzari bikainak gara eta gurasoak, aiton-amonak, herritarrak... harrituta utzi genituen. ETB1-ean ere albiste izan ginen. Hemen duzue telebistan agertutako berria:
Eta ikusterik izan ez zutenentzat dantza osoa:
(Mila esker bideo eder hau posible egin duzuen ikasle ohiei: Maialen Torres, Kerman Garralda, Amaia Landa eta Maite Plazaola)
2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala
EUSKARAREN EGUNA
Gainean dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Bai, Flashmob erraldoia egiteko eguna!
Asko entsaiatu dugu (argazkia lekuko!) eta fenomeno ateratzen zaigu.
Abesti hau ere kantatuko dugu eta aspaldi ikasi bagenuen ere, ez zaigu gaizki etorriko bizpahiru aldiz abestea!
Abesti hau ere kantatuko dugu eta aspaldi ikasi bagenuen ere, ez zaigu gaizki etorriko bizpahiru aldiz abestea!
2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena
GERNIKAKO ARBOLA
Oraindik unitatea bukatzeko dexente falta bazaigu ere, irteera egiteko eguna gertu dugu. Ostiraleak Gernikara joango gara!
Han ekintza desberdinak egingo baditugu ere, Juntetxean Gernikako arbolaz gain, Iparragirreren gitarra eta abestiaren partitura ikusiko ditugu. Kantatu ere egin beharko dugu, ala? Bideo honek bidez lehenengo zatia gutxienez erraz ikasiko duzu:

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua
ESPAINIAKO PROBINTZIAK
Autonomia Erkidegoen izenak ikasi ondoren probintziak ikasteko unea iritsi zaizu. Oraingoan ere izenak eta mapan kokatzen jakin behar duzu eta mapa hauek lagunduko dizue zeregin horretan:
IZENAK IKASTEKO: PUZZLEA
Ikasi ondoren, IZENAK DAKIZKIZULA EGIAZTATZEKO
ONDO KOKATZEN dituzula egiaztatzeko
IZENAK IKASTEKO: PUZZLEA
Ikasi ondoren, IZENAK DAKIZKIZULA EGIAZTATZEKO
ONDO KOKATZEN dituzula egiaztatzeko
AUTONOMIA ERKIDEGOAK
Espainiako autonomia erkidegoen izenak eta kokapena ikasten lagungarri izango zaizkizue hiru helbide hauek:
PUZZLEA
IZENDATU
MAPAN KOKATU
PUZZLEA
IZENDATU
MAPAN KOKATU
2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala
AROTZ-ENEA: AZKENEKO EGUNA
Dutxatu eta ondo apaindu ondoren, zenbat dantza, salto eta brinko atzo gaueko diskotekan! Neka-neka eginda oheratu ginen eta goizean atzo baino gehiago kostatu zaigu ohetik jeikitzea. Nekea? Teilatuetako elurra?
Gosaldu ondoren aldameneko herriraino, Aldatz, joan gara eta gezurra badirudi ere eguzkitan egin dugu bidaia. Azkeneko orduak jolas egiteko aprobetxatu ditugu eta arratsaldeko hirurak jo orduko, trasteak hartu eta autobusean sartu gara.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
AROTZ-ENEA. BIGARREN EGUNA - 2
Lo piska bat egin ondoren, dantzan eman diogu hasiera egunari. Makarrak kendu, aurpegia garbitu, pijama erantzi... eta gosaltzera jeitsi gara.
Aterik egin dugu mendi buelta! Gaurkoan kapa horiak motxilan geratu dira. Hau poza! Harrobia ikusi, pagadiaz gozatu, hainbat jolas egin eta azkar batean tripa betetzera iritsi gara.
Arratsaldean bi tailer burutu ditugu: espresioa eta ukenduak (oparitxo bat daramagu). Ekintza asko egin arren denbora librerako geratzen zaizkigun tarteak ONDO aprobetxatzen ditugu.
Gauean diskoteka daukagu.: irrikitan gaude.

AROTZ-ENEA: BIGARREN EGUNA - 1
Bigarren
egunari hasiera emateko arazo txikitxo batekin aurkitu gara; Errauskinek izan zuen arazo bera, alegia.
12 bota
berdin, beste horrenbeste oinetan sartu behar eta zein nori egokitzen zitzaion
jakiteko, direnak eta ez direnak egin behar izan ditugu.
Begira
- begira … Zer egin dezakegu Zuhatzan horrelakorik gerta ez dadin? Eman egurra
iruzkinei!
2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena
AROTZ-ENEA: LEHENENGO EGUNA
Autobusetik
urduri, baina ilusioz beteta jeitsi gara. Sarreran etxe dotore honen historia
bitxia ezagutu ondoren, monitoreek bertako arauak azaldu dizkigute
eta gure trasteak antolatu ditugu.
Asko
jolastu dugu: aretoan, frontoian, saskibaloiko kantxan,
irudimen-txokoan (bertan antzerkiak egin ditugu)... eta oso ondo
ibili gara.
Bazkal
ondoren mendira joan gara. Jentilzulo izeneko kobazuloan saguzaharra
ikusi dugu. Beste leizezulo batzuk ere ikusi ditugu; Eguzki-zulon
desira bat eskatu dugu, baina ez diogu inori esan zein den, bestela
ez dela beteko esan digutelako.
2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena
HONDAKINAK KITTO!
Gaur Sasietakoen eskutik tailerraren 2. saioa burutu dugu. Jolasen bidez eta era atseginean, aurreko saioan landutako hiru pausoak sakondu ditugu oraingoan: Hondakinak, MURRIZTU, BERRERABILI eta azkenik, BIRZIKLATU.
Ea etxekoen laguntzaz emandako aholkuak betetzen ditugun:
1- Egin erosketako zerrenda.
2- Erosi produktuak ontzi familiarretan.
3- Erosi produktuak soltean.
4- Erosi gehiegizko bilgarriak ez dituten produktuak.
5- Erosi behin eta berriro erabil daitezkeen produktuak.
6- Ez onartu behar ez dituzun plastikozko poltsak.
7- Produktuen bizi iraupena luatzen saia zaitez.

EUSKAL HERRIA: Probintziak eta hiriburuak
Euskal Herria lantzen hasteko errepasa ditzagun probintzien eta hiriburuen izenak mapa honetan klikatuz:
KONTINENTEAK ETA OZEANOAK
Inguruneko 2. unitatean geografiako hainbat kontzeptu ikasi beharko ditugu eta horretarako mapa artean ibiliko gara.
Ikastolan Irristalari joku interaktiboa lagungarri izango dugu; etxean, berriz interneten aurki daitezkeen hainbat joku erabiltzea proposatzen dizuegu.
Hemengo hau gaztelaniaz egon arren, kontinenteen eta ozeanoen kokapena ikasteko erosoa izan daiteke.
ORIOKO BALEA
Gogoan al duzue lehengo astean ikasi beharreko bertsoa? Bideotxo honek lana erraztuko dizue!
2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea
ZER EGIN HONDAKINEKIN?
Hori da Sasieta mankomunitatekoen eskutik ikasten hasi garena. Asteazkeneko saioan garrantzitsuena MURRIZTEA dela, jarraian BERRERABILTZEA eta azken pausoa BERZIKLATZEA dela ikasi genuen. Astelehenean saio praktikoa izango dugu.
2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea
EUREAKA MUSEOAN - BIDEOA
Eureka museoan egindako argazkiekin bideotxo hau prestatu dugu. Ea zuen gustukoa den:
2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea
1. UNITATEKO ESKEMA
Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa.
Errepasorako baliagarria izan daiteke.
2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena
LURRA ETA ILARGIA
2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala
1. SARIA LORTU DUGU!
Kosta egin bazaigu ere, azkenean lortu dugu ondo merezitako lehenengo saria.
Gogotik egin behar izan dugu lana urrezko dominak irabazteko. Gure izerdiak botatzeak merezi izan du ezta?
Tituloa, urrezko dominak, bolatxo majikoa eta kopa!!
Zorionak!!
Gogotik egin behar izan dugu lana urrezko dominak irabazteko. Gure izerdiak botatzeak merezi izan du ezta?
Tituloa, urrezko dominak, bolatxo majikoa eta kopa!!
Zorionak!!
EUREKA MUSEOA
Bigarren mailatik ezagutzen bagenuen ere, urriaren 15ean berriro ere Donostiako Zientzia Museora joan ginen eta oraingoan ere gauza piloa ikasi genuen.
Hiru ekintza burutu genituen. Batetik, Planetariumean astroen mugimenduak behatu genituen. Gainera, tailerrean, era praktikoan, zer diren eta zergatik sortzen diren urtaroak ulertu genuen. Azkenik, museoan zehar bisita gidatua egin genuen; horrela 5. unitatean landuko dugun argiaren gaiari lehenengo hurbilketa egin diogu.
Egun ederra pasatzeaz gain etekina atera genion bisitari (hala ere, 6. mailan berriro joateko adina materiala gelditu zen han!).
2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala
MENDI IRTEERA
Aurten ere 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak udazkenaren hasieran mendira joan ginen egun pasa. Asteartean Elizkaletik abiatu eta Izazpira igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu genuen (jostailu ederra bihurtu ziren gaztainak!).
Eguraldia uste bezain ona izan ez bazen ere, egun ederra pasatu genuen!
Eguraldia uste bezain ona izan ez bazen ere, egun ederra pasatu genuen!
2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)