2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

EUREKA MUSEOA


Bigarren mailatik ezagutzen bagenuen ere, urriaren 15ean berriro ere Donostiako Zientzia Museora joan ginen eta oraingoan ere gauza piloa ikasi genuen.



Hiru ekintza burutu genituen. Batetik,  Planetariumean astroen mugimenduak behatu genituen. Gainera, tailerrean, era praktikoan, zer diren eta zergatik sortzen diren urtaroak ulertu genuen. Azkenik,  museoan zehar bisita gidatua egin genuen; horrela 5. unitatean landuko dugun argiaren gaiari lehenengo hurbilketa egin diogu.


Egun ederra pasatzeaz gain etekina atera genion bisitari (hala ere, 6. mailan berriro joateko adina materiala gelditu zen han!).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina