2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

AGUR LEHEN HEZKUNTZA!

Agur seigarren maila!!!!

IRAILEAN DBHkoak IZANGO GARA!!






TXIKIEI EGINDAKO AURKEZPENA

Lehen Hezkuntzan sei urtez jardun ondoren gai honetan adituak garela aprobetxatuz 5 urteko haurrei lehenego mailan zer aurkituko duten diapositiba hauen bidez azaldu genien (beno, aurkezpena politagoa zen, drivera pasatzerakoan piskat lardaskatu zaigu eta!).

Ziur ondo moldatuko direla!!


2015(e)ko ekainaren 28(a), igandea

ZUHATZA

Ekainaren 8tik 10era egun ederrak pasatu genituen Zuhatzan. Etxerantz gentozela Leintzen gelditu eta garai bateko gatzaga bisitatu genuen.


ESKULAN ERAKUSKETA

Aurten Euskaraz Bizi jaialdiaren inguruan egindako hainbat eskulan eraman ditugu urtero antolatzen dugun erakusketara. Zoragarria geratu zaigu!



LENBUR

Industria iraultzari buruz gehiago jakiteko asmotan Legazpira joan ginen. Han, Lenburren eskutik, ekualdeko industrien sorrera eta bilakaera ikasteaz gain, gure aiton-amonen ume garaian murgildu ginen. Bisita interesgarria benetan!


2015(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

INDUSTRIA IRAULTZA - LAN SEKTOREEN BILAKAERA


XIX. eta XX. mendeetan zehar lan sektoreek izan duten  bilakaera hobeto ikusi ahal izateko informatika saioetan grafiko hauek prestatu ditugu:






EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

Hiru astetako entsegu eta prestaketek maiatzaren 6an jaialdi bikaina ahalbideratu zuten. Dantzaz gain zailtasunei eta erronkei aurre egiten ikasi dugu elkarrekin lana eginez. Bolada polita izan da eta bukatu bada ere denok oroitzapenean gordeko dugu. Baita gure gurasoek ere, a zer sorpresa hartu zuten!











2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

JUUL KANPAINA

Gainean dugu gustuko liburuari botoa emateko eguna. Pentsatu al duzue zeinek jasoko duen botoa?

2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

KORRIKA 2015

Goizeko lau eta erditan lo geunden, eguraldi txarrak bertan behera utzi du korrika txikia! zer egingo dugu ba...   kanta dezagun ozen aurtengo abestia eta ez ahaztu:  EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!!

2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Eureka museoa: kimika tailerra

Ostegunean Miramonera iritsi orduko kimikako tailerrera joan ginen. Gauza asko ikasi genituen, hainbat esperimentu egin genituen eta dena Todorrek erakutzi zigun, gure kimika tailerreko monitoreak. pH -ko esperimetuetan pH neutroa, pH azidoa eta pH basikoabereizten  ikasi genituen. Gure inguruan dagoen ia guztia kimika zela ere ikasi genuen eta gauza gehiago ere. Gainera, oso ondo pasa genuen. 




Eureka museoa: bisita librea

Ostegunean, Eureka museora joan ginen egun pasa. Tailerrak egin eta bazkaldu ondoren,  tutoreek bisita librea egiten utzi ziguten museo osotik. Geroz eta aurrerago gauza interesgarriagoak zeuden, eta gainera batzuk dibertigarriak ziren, adb: plastinatutako gorputzak, egurrezko zomorroak, elektrizitate bolak,  itzalen argazkia... Gainera,  gela batzuetan barre batzuk bota genituen! Guztiok ez genuen berdina ikusi, batzuk gauza batzuk eta besteak beste batzuk, denbora asko ez zegoelako. Oso ondo pasatu genuen eta berriro joango ginateke lasai asko.


Eureka museoa: denbora librea


                 
Eureka museoaren ondoan zegoen parkera joan ginen bazkaltzera. Oso goxoa  zegoen bokadiloa eta bukatutakoan jolasean hasi ginen. Baina denbora gutxi egon ginen jolasean, Ikerrek gorputz hezkuntzan egin behar genuen dantza prestatzeko esan zigulako.

EUREKA MUSEOA: PRESIO ATMOSFERIKO TAILERRA

Ostegunean, Eureka museora  joan ginen egun pasa.
Bi tailer egin genituen, baina orain bigarren tailerrari buruz hitz egingo dizuegu. Presio atmosferikoari buruzko esperimentuak egin genituen eta datu interesgarriak jaso genituen; adibidez: itsas mailan 1 kg / cmdela. Esperimentuak oso ondo egon ziren eta asko egin genituen, adibidez: lata berotzearen esperimentua, hau da, lata bat, hartu ur hotza bota, berotu gas erregailuan eta ura lurrundu egiten zen, Oso beroa zegoenean lata hartu eta buruz bera ontzira bota genuen eta lata uzkurtu egiten zen. Gainera Otto von Guericke-ren Madenburgoko esferaerdien esperimentua errepikatu  genuen.

8.Esperimentua


8.ESPERIMENTUA


HELBURUA:
 Harri baten bolumena neurtzea zen helburu.

MATERIALA:
Probeta, ura eta harria erabili genuen.

PROZEDURA: 
Lehenengo probeta urez bete genuen. Amaitzeko probetan harria sartu genuen.

ONDORIOA(K):
Solido baten bolumena neurtzeko prozedura hau jarraitu behar da:
1- Probetara neurri jakin batetaraino ura bota.
2- Solidoa uretan sartu.
3- Begiratu uraren maila  zenbat igo den (kenketa bat egin beharko duzu) eta hori da solidoaren bolumena.







7. ESPERIMENTUA

7.LIKIDO BATEN BOLUMENAREN NEURKETA


HELBURUA:

Esperimentu honen bidez jakin nahi genuen likido baten bolumena nolaneurtzen den.

PROZEDURA:

Baso bat urez bete, gero probetara bota. Behatu ondo eta ikusi zenbat cm3 dauden bertan.

DATU BILKETA :

Basotik bota genuen uraren bolumenak  82 cm neurtzen zituen.

ONDORIOAK:

Likido baten bolumena neurtzeko nahikoa da probetara bota eta eskalak zein zenbaki adierazten duen begiratu. Probetak ml edo cm -tan adierazten du bolumena.




5.ESPERIMENTUA


HELBURUA:

 Esperimentu honen helburua urak zenbat masa zuen neurtzea zen.


PROZEDURA:

Lehenengo, flasko hutsa pisatu genuen.

Ondoren, ura flaskora bota genuen.

Gero, ura zuen flaskoa balantzan kolokatu genuen.

Azkenik zenbateko masa zuen begiratu genuen.

DATUAK:

Flaskoak, 4g-ko masa zuen.

Flaskoak eta urak 131,4g-ko masa zituen.

Ura bakarrik 127,4g-ko masa zuen.

ONDORIOAK:

Likido baten masa neurtzeko prozedura hau jarraitu behar da: lehenengo ontziaren masa neurtu, gero likidoa ontzira bota eta masa neurtu; azkenik kenketa bat eginda jakingo dugu likidoaren masa zein den.



4. ESPERIMENTUA

         
HELBURUA:

Harri baten masa neurtzea izan zen.

PROZEDURA:
Harria balantza elektronikoan jarri eta begiratu genuen zenbat masa zuen.

DATUAK:
Harria pisatu genuen eta 2,3g masa zituen.

ONDORIOA:
Harriaren masa neurtzeko balantza gainean jartzea besterik ez da egin behar
.

3. ESPERIMENTUA

3. AIREAK BA AL DU MASA?

HELBURUA:

 Esperimentu honen helburua,  aireak masa duen eta materia den jakitea zen.

PROZEDURA:

Lehenengo globo huts  baten masa neurtu balantzan. Ondoren,  puztutakoarena neurtu balantzan eta puztugabeak baina masaa handiagoa badu aireak masa  du, bestela ez.

DATU  BILKETA:
Globo hutsak 1,1g - ko masa zuen eta puztuak 1,2g - ko masa zuen.

ONDORIOA:

Aireak masa duela frogatu geneuen puztutako globoak puztugabeak baina masa gehiago duelako.


2.Esperimentua: Airea dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteke?

HELBURUA:

Airea materia zen a la ez jakitea genuen helburu.


PROZEDURA:

Hasteko, hontzia urez bete genuen eta saiodira sartu. Ondoren, xiringako puntan gomazko hodiaren alde bat sartu genuen. Geroxeago, gomazko hodiaren beste zatia saiodian. Bukatzeko, xiringa hustu genuen eta ura saioditik gora joan zen.

ZER GERTATU DA: 

Xiringa hustu ura gora joaten da.

ONDORIOA:

Aireak lekua okupatzen duenez, materia dela jakin dugu.











1.ESPERIMENTUA

Gai honetako helburua esperimentuak egitea da, hau da lehenengo egin genuen esperimentua.

HELBURUA: 
Aireak bolumena duen jakitea.

PROZEDURA: 
1. Xiringa hartu eta airez bete.
2. Xiringaren punta hatzarekin estali.
3. Hatza kendu gabe, airea kanporatzen saiatu. 
4. Erantzunari behatu.

DATUAK:
Airea puntu bateraino konprimitzen dela bakarik.

ONDORIOA: 
Aireak espazio bat okupatzen du, hau da, bolumena dauka.
            

2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

ATZEGI

Gaur Patrizia, Atzegiko langilea, etorri zaigu gelara eta  urritasunei buruz jardun dugu.

Honako hau ikasi dugu:

* Denok desberdinak garela, baina behar berdinak ditugula:
       -Maitatuak sentitzea, lagunak izatea, lagunekin ondo pasatzea, baloratuak izatea...
       -GAREN BEZALA ONARTUAK IZATEA.
       -Laguntza... BEHAR DUGUNEAN, ZAILTASUNEN AURREAN.
       -Gure gaitasunetan sinestea. ETA GAI GAREN NEURRIAN, EGITEN UZTEA.

* Ez dagoela inor dena ondo egiten duenik, ezta dena gaizki egiten duenik ere.

* Gure jarrera guztiz garrantzitsua dela urritasunaren aurrean.

Horregatik, guk ere Atzegiko aurtengo kanpainarekin bat egingo dugu: ELKARRION


LASTER ARTE, ENERITZ!

Lau hilabete hauetan gure artean izan dugu Eneritz. Praktika aldia bukatu zaionean pena handiz agurtu genuen. Etorri laster bisitan, Eneritz!

Hau da agur esaterakoan kantatu genion bertsoa:         AUDIOA










2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

INAUTERIAK

Ederki asko pasatu ditugu inauteriak. Aurten dotore-dotore jantzi,  Ederrena pilota lekuan bildu  eta inoiz baino guraso gehiagoren aurrean egin genuen dantza. Eta nola gainera! Hemen duzue bideoa:

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

HIRUGARREN KOPA IRABAZI DUGU!!!

Asteartean kirol kidetzea egin genuen eta oso ondo egin genuelako, hirugarren kopa lortu dugu. Ikerrek atzo bertan eskuratu zigun. Zein majoak garen!


kirol kidetzea

Asteartean 4.mailakoekin elkartu ginen kirol kidetze bat egiteko.Bertan, 6 gunetan banatu ginen Jolasetan jolastu ginen: futbolean, saskibaloian, arrapaketan, korroko dantzetan etb.




Bukaeran, 4.mailakoei urrezko domina banatu genien, begira, begira argazkian hortzaka eginez urrezkoak direla frogatzen duten!!!




A ze ondo pasatu genuen!!! Ea horrelako jardunaldi batzuk egiteko aukera dugun.ESKERRIK ASKO DENOI BIHOTZEZ!

1.GUNEA



1. gunean futbolean jolastu genuen. Gure buruak aurkeztu eta saio teorikoa eman genien lehenengo.Ondoren jokatu behar zuten futbol partidaren arauak esan genizkien. Arau hauek betetzen ez zituztenean, txartel horia, bi minutu jokuz kanpo adierazten zuena edo txartel gorria,gune horetan jolastu gabe adierazten zuena ateratzen genizkien. Txupoi batzuk ere egon ziren eta kasu horietan, jokua geratu eta hori ezin zela egin eta neskei gehiago pasatzeko esaten genien. Hala ere osos ondo pasatu zuten eta baita guk ere.


2.GUNEA



2.gunean harrapaketa jolasak egin genituen eta oso ondo pasatu genuen 4. mailako umeekin. Gure buruak aurkeztu genituen eta arauak esplikatu genizkien.
 Armiarma jolasean aritu ginen. Ondoren stop jokuan ibili ginen.
Txartel hori asko egon ziren, baina eskerrak gorririk egon ez zen gure gunean.




2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

EUROPAKO ESTATUAK - DIAPOSITIBA AURKEZPENAK

Bigarren unitatean Europan zehat bidai "birtuala" egin genuen. Ezin ditugu blog honetan bakoitzan emandako azalpenak adierazi, baina bai prestatutako diapositiba aurkezpenak.

Hona hemen:

Unaxek HUNGARIAri buruz hitz egin zigun.

Ekainek ISLANDIAri buruz.

Iratik ESPAINIA aurkeztu zuen.

Malenek AUSTRIA.

Markel A.-k PORTUGAL

Loreak FINLANDIA.

Maialen C.-ek ITALIA.

Anek ERRESUMA BATUA

Aitanak MAZEDONIA

2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

ODOL EMAILEAK

Lantzen ari garen gaiaz  gehiago jakiteko odol emaileen elkarteko bi erizain izan ditugu gelan. Odolari eta zirkulazio aparatuari buruz genekien hainbat eduki errepasatzeaz gain, odol ematearen garrantziaz jabetu gara.
Batzuk 18 urte betetzen ditugunean odola ematen saiatuko garela agindu diegu!

Mila esker bisitagatik eta opariagatik!








ZIRKULAZIO APARATUA

Zirkulazio aparatuari buruz ikasten ari garena hobeto jasotzen lagunduko dizue HEMEN klikatuz aurkituko duzun animazioak eta GALDERA hauek. Beheko bideoa ere lagungarri izango duzu.




2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

BIHOTZA

6.C-ko Julenek ekarritako txerri bihotzari esker, organo honen ezker eta eskuin aldea, aurikulak eta bentrikuluak, balbulak, artezia eta zainak... bertarik bertara aztertzeko aukera izan dugu.



Gainera, Anderrek ekarritako estetoskopioari esker gure bihotzen taupadak entzun ditugu. 

Eskerrik asko, bikote!




2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

3. umitatea: GIZA GORPUTZA

Hau zortea izan duguna, 3. unitateari hasiera eman orduko Jokin arkuma-erraiekin azaldu zaigu! Beno, gu ez gara arkumak, baina ziur asko gure barruko aparato eta sistemak ez dira oso desberdinak izango. Behatu, ukitu (edo ez, batzuei nazka ematen zien eta) eta komentatu ondoren,  hainbat galdera bururatu zaizkigu. Erantzun horien bila arituko gara  unitate honetan! Mila esker, Jokin!