2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

1. UNITATEKO ESKEMA

Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa. Errepasorako baliagarria izan daiteke.

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

LURRA ETA ILARGIA

Hemen dituzue txanela.net-eko beste bi animazio, ikasi beharreko testuak hobeto ulertzeko. 
(Animazioa ikus ahal izateko sakatu irudietan)


Ea orain galdera HAUEK ondo erantzuten dituzun!


Ea orain galdera HAUEK ondo erantzuten dituzun!

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

1. SARIA LORTU DUGU!

Kosta egin bazaigu ere, azkenean lortu dugu ondo merezitako lehenengo saria.
Gogotik egin behar izan dugu lana urrezko dominak irabazteko. Gure izerdiak botatzeak merezi izan du ezta?
Tituloa, urrezko dominak, bolatxo majikoa eta kopa!!
Zorionak!!

EUREKA MUSEOA


Bigarren mailatik ezagutzen bagenuen ere, urriaren 15ean berriro ere Donostiako Zientzia Museora joan ginen eta oraingoan ere gauza piloa ikasi genuen.



Hiru ekintza burutu genituen. Batetik,  Planetariumean astroen mugimenduak behatu genituen. Gainera, tailerrean, era praktikoan, zer diren eta zergatik sortzen diren urtaroak ulertu genuen. Azkenik,  museoan zehar bisita gidatua egin genuen; horrela 5. unitatean landuko dugun argiaren gaiari lehenengo hurbilketa egin diogu.


Egun ederra pasatzeaz gain etekina atera genion bisitari (hala ere, 6. mailan berriro joateko adina materiala gelditu zen han!).

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

MENDI IRTEERA

Aurten ere 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak udazkenaren hasieran mendira joan ginen egun pasa.  Asteartean Elizkaletik abiatu eta Izazpira  igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu genuen (jostailu ederra bihurtu ziren gaztainak!).
 Eguraldia uste bezain ona izan ez bazen ere, egun ederra pasatu genuen!



2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna