2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

GOSARI OSASUNTSUA IKASTOLAN

5. mailakoak elikagaiak eta digestio aparatua lantzen ari gara, horregatik Bihotz Bizi elkartearen eskutik Ikastolan gosari osasuntsua egin genuen otsailaren 13an.


Goizeko 9etan jangelan elkartu eta bideoan gaiari buruzko informazioa jaso eta komentatu genuen. Ondoren, mahaian eseri eta jateari ekin genion: fruta, esnea, ogi egin berria, oliba-olioa eta indioilar xerra bat jan genituen.



Jangela txukun-txukun utzi ondoren, 10etan hurrengo saioari energiaz beteta ekin genion.




Ea hemendik aurrera etxean, egunero gosari osasuntsua egiteko behar den denbora hartzen dugun!

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

JON BALENTZIAGAREKIN SOLASEAN

Albisteen munduan buru belarri murgilduta ibili gara 5. mailakoak 3. unitatean. Egunkarietako testu motak aztertu eta gero, albistean zentratu gien eta nola gainera! Albistegi dotore bat grabatu ondoren, otsailaren 10ean Jon Balentziagarekin solasaldia izateko aukera paregabea izan genuen.


Eskerrik asko, Jon eta hurrengo bat arte!