5.
mailakoak elikagaiak eta digestio aparatua lantzen ari gara,
horregatik Bihotz Bizi elkartearen eskutik Ikastolan gosari
osasuntsua egin genuen
otsailaren 13an.
Goizeko
9etan jangelan elkartu eta bideoan gaiari buruzko informazioa jaso
eta komentatu genuen. Ondoren, mahaian eseri eta jateari ekin genion:
fruta, esnea, ogi egin berria, oliba-olioa eta indioilar xerra bat
jan genituen.
Jangela
txukun-txukun utzi ondoren, 10etan hurrengo saioari energiaz beteta
ekin genion.
Ea
hemendik aurrera etxean, egunero gosari osasuntsua egiteko behar den
denbora hartzen dugun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina