2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

BEROAREN ESPERIMENTUA: EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK

  • HELBURUA: Hainbat material (egurra, plastikoa eta metala) beroaren eroaleak edo isolatzaileak diren jakitea.

  • MATERIALA:
    • Ura berotzeko ontzia
    • Kristalezko ontzia
    • Gurina
    • Bolatxoak
    • Hiru koilara: egurrezkoa, plastikozkoa eta metalezkoa.

  • NOLA EGIN:
  1. Liburuan ikusten den bezala, itsatsi bolatxo bana koilaren kirtenetan gurina
    erabiliz bolatxoak itsasteko,eta sartu koilarak ontzian.
  2. Bota ur beroa, gutxi gorabehera 7,5 cm-ko altueraraino.
  • DATUAK: (ZER GERTATU DA?):
    Metalezko koilaratxoaren bolatxoa erori da jarri eta minutu erdira, baina egurrezko eta plastikozko koilaretatik ez da bat ere erori.


    .ONDORIOAK:
    Metala oso bero eroale ona da eta egurra eta plastikoa, berriz, bero isolatzaileak.

UKIMENA

Azala eta ukimena ondo ulertu eta ikasteko klikatu argazkian!

http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0342/0507/f/1163/ukimena_nagusia.swf


Ea orain galderak ondo erantzuten dituzun!

2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

BEROAREN ESPERIMENTUA: KONDUKZIOA

  • HELBURUA: Beroa solido baten zehar nola hedatzen den behatzea.



  • MATERIALA:
    • Hagatxo metalikoa
    • kandela
    • Bost txintxeta
    • matxardak edo aliketak

  • NOLA EGIN:
  1. Lehenengo, kandela piztu.
  2. Argizaria urtzen hasten denean, tantatxo bat bota hagatxora eta bertan
    txintxeta bat itsatsi.
  3. Prozesua errepikatuz distantzia berdintsuetara beste 4 txintxetak itsatsi,
    baina kontuz, argizari tantak berdintsuak izan behar dira eta txintxetak
    modu berean itsatsi behar dituzu.

  • DATUAK (ZER GERTATZEN DA):
Metalezko hagatxoaren punta sutan jarri eta berehala puntatik gertuen zegoen txintxeta erori da eta jarraian, banan-banan denak argizaria urtu ahala.



  • ONDORIOAK:
    Metalak oso bero eroale onak dira. 

BEROAREN ESPERIMENTUA: GASEN DILATAZIOA

  • HELBURUA: Gas bat (airea) berotzean dilatatu egiten dela eta hoztean uzkurtu egiten dela ikustea.



  • MATERIALA:
    • Beirazko botila
    • Ura berotzeko tupina edo kazuela txiki bat.
    • Butanozko erregailua
    • Puxika
    • Guraizeak
  • NOLA EGIN:
  1. Hasteko,kazuela batean ura berotzen jarri.
  2. Bitartean, lepoa moztuta (botilaren ahoaren neurria kontutan izan) duen
    puxika bat botilan ondo ahokatu.
  3. Gero, ura berotu edo irakin denean botila kazuelan sartu (gainean eutsita ere barruan utzi gabe ondo ikusten da).
  4. Zer gertatzen den behatu.
  5. Azkenik, ur hotza duen ontzi batean sartu botila eta puxikari zer gertatzen
    zaion behatu.

  • DATUAK (ZER GERTATU DA):
    Kazuelaren ura berotzerakoan puxika puztu egin da eta hozterakoan hustu eta uzkurtu.
  • ONDORIOAK:
    Ura eta airea (likido eta gas guztiak bezala) beroarekin dilatatu egiten dira eta hotzarekin uzkurtu.



BEROAREN ESPERIMENTUA: SOLIDOEN DILATAZIOA

  • HELBURUA: Burdina beroaren eraginez dilatatzen dela ikustea.

  • MATERIALA:
    • Butanozko erregailua
    • Alikatatuak
    • Klipa
    • txanpona

  • NOLA EGIN:
  1. Lehendabizi, alikatatuen laguntzaz klipa luzatu eta ondoren “lazo” forma eman
    txanpona ozta-ozta sartzen dela bertan.
  2. Gero, klipa berotzeko sutan jarri matxardaz edo aliketez helduta.
  3. Azkenik, txanpona lazotxoan sartzen saia zaitez eta gertatzen dena behatu.
    Alderantziz ere egin daiteke, hau da, klipa berotu beharrean txanpona berotu
    eta gertatzen dena behatu.

  • DATUAK (ZER GERTATZEN DA?):
Klipa sutan goritu egin da eta jarraian, txanpona sartzen saiatu garenean, askoz ere errazago sartzen dela konturatu gara.

  • ONDORIOAK:
    Metalezko gorputzak ere beroarekin dilatatu egiten dira eta hotzarekin uzkurtu.


BEROAREN ESPERIMENTUA: KONBEKZIOA


  • HELBURUA: Beroa konbekzioz nola hedatzen den ikustea.

  • MATERIALA:
    • Prezipitatu-ontzia
    • Zerrautsa
    • Ura
    • Butanozko erregailua
    • saretxoa
  • NOLA EGIN:
  1. Bota ura eta zerrautsa prezipitatu-ontzira
  2. Kokatu saretxoa erregailuan eta ontzia gainean.
  3. Piztu sua eta utzi ura berotzen.
  • DATUAK: (ZER GERTATU DA?):
    Zerrautsa hondoratu egin da eta ura berotu denean, zerrautsari gora bultza egin dio eta azalean gelditu da flotatzen etengabeko mugimenduan.


  • ONDORIOAK:
    Ura, beste likido guztiak eta gasak bezala, beroarekin dilatatu egiten da eta ur beroa pisuz arintzen denez, gora joaten da eta hotza behera korronteak sortuz. Hedapen mota honi konbekzioa deitzen zaio.