2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

BERTSOLARITZA

Doinu berriak ikasten jarraitzen dugu eta doinuarekin batera sorta bakoitzeko lehenengo bertsoa. Oraingoak hauek dira garai eta estili oso desberdinekoak gainera:

1. JARDIN  BAT  ZURETZAT  (Xabier Lete)

2. MARKESAREN ALABA  (Herrikoia)

3. NORTEKO FERROKARRILA (Txirrita)


Mila zortzirehun hirurogei ta 
zazpigarrengo urtean, 
lehenengo trena ikusi nuen 
Espainiako partean, 
bide pixka bat bistan pasata
inoiz sartua lurpean; 
perra berriak erantsi dizte 
handikan orain artean. 

Modu horretan jarri zuenak 
Norteko ferrokarrila, 
jakinduria haundia zuen, 
entendimentu abila;
gizonik ezin hasi liteke 
zaldi hobearen bila: 
goizean irten Irundik eta
iluntzerako Madrila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina