2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

GU ETA GURE ESPERIMENTUAK...

1.Esperimentua(proteinak elikagaietan) Esperimentu honetan zenbait elikagai aztertzeko aukera izan genuen. Hain zuzen proteinarik zuten edo ez jakiteko. Esnea, arrautza zuringoa eta ura izan genituen eskuartean eta lehenengo biak proteinak zituztela frogatu genuen, berotzerakoan kolorez aldatu baitzen. Horitu egin ziren. Kontu handiz ibili behar izan genuen toxikoak ziren likidoekin!!Azido nitrikoarekin ibili baikinen. 2.esperimentua (almidoiak elikagaietan) Hainbat elikagaiek almidoirik duten ikusteko egin genuen honako esperimentu hau. Saiodietan elikagaiak bota genituen eta baita ur pittin batekin nahastu ere. Ondoren erreaktiboa gehitu (lugola) eta berotzen ari zela patata eta ogia kolorez aldatu ziren baina azukrea ez. Beraz, patatak eta ogiak almidoia dutela ondoriozta genezake azukrea ez bezala. 3.esperimentua (ura elikagaietan) Ura da jakien osagaietako bat eta hau frogatzeko zera egin genuen. Ogi mami papurrak balantzan pisatu genituen eta saiodi batean sartu. Pare bat minutuz berotu ondoren berriro ere ogi papurrak pisatu eta pisu desberdina zuela konturatu ginen. Hasierako ogi papurrak bukaerakoak baino pisu handiagoa zuten!!

1 iruzkin:

  1. Zer ondo pasatu genuen laborategian gure esperimentuak egiten!

    ErantzunEzabatu